Vietnamgo gerraren aurkako ekintzaile batek bere buruaz beste egin zuen AEBetako Pentagonoaren aurrean

Duela
61
urte

1965eko azaroaren 2an,

Norman Morrison bakezaleak bere buruaz beste egin zuen Vietnamgo gerraren aurka, AEBetako Pentagonoaren aurrean. Robert McNamara Defentsa ministroaren bulegoen azpialdean hil zen bonzo erara. 1965 hasieran, Ipar Vietnamen aurkako bonbardaketak abiatu zituztenetik gerraren aurkako mugimendua indartu egin zen. Hilabete batzuk lehenago era berean hil zen Detroiten Alice Herz.

Iturria:

Howard Zinn, Otra historia de los Estados Unidos (Hiru).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...