Klementzia Richard ikerlaria jaio zen Larraiñen, Bonaparteren euskalkien maparen egilea?

Duela
196
urte

1830ko azaroaren 28an,

Klementzia Richard ikerlaria jaio zen Larraiñen, Zuberoan. Euskal Herrian asko bidaiatu zuen, eta horrek euskalkiak ezagutzeko abagunea eman zion. Hondarribian ezagutu zuen bere senar izango zen Luis Luziano Bonaparte, eta hari batu zitzaion euskalkiak ikertzera. Richard izan omen zen Euskal Herriko euskalkien lehen mapa –Bonaparteren euskalkien mapa gisa ezagutzen dena– koordinatu zuena, nahiz bere izena ezkutuan geratu zen.

Iturria:

Igotz Alkorta, Klementzia Richard: Bonaparteren euskalkien lehen maparako ezinbesteko bidelaguna (EiTB, 2021eko azaroak 28).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.