Inkisizioak Maria San Juan de Garonda emagina bizirik erre zuen Mungian

Duela
516
urte

1508ko azaroaren 16an,

Maria San Juan de Garonda emagina bizirik erre zuen Inkisizioak Mungian. Bizkaiko jaurerrian egindako sorgin-ehizan atxilotu zuten. 24 lekukok deklaratu zuten bere aurka, 30 urte lehenago sutan erre zuten bere amak bezala, sorgin fama zeukala esanez.

Sorginkeria leporatu, herejetzat jo eta era basatian torturatu zuten. Inkisizioak dokumentatu zuen, besteren artean, garrucha teknika erabili zutela bere aurka, hau da, esku bat edo biak soka banatik lotu eta polea batetik pasaz tiraka torturatu zutela.

Errudun jo, ondasunak kendu, publikoki epaia irakurri eta erre egin zuten Mungiako Andra Mari elizako kanposantuan. Mariaren ama 50 urte lehenago (1478an) ere erre egin zuten sorginkeria leporatuta. Mariak bere aurkako kargu guztiak ukatu zituen beti.

Azkenik, aipatu eliza barnean sanbenitoa zintzilikatu zuten, gaztelaniaz idatzitako ondorengo mezuarekin: "Maria San Juan de Garonda, Juan de Sentucho Cuberoren emaztea, Mungiako elizapareko bizilaguna, hereje, apostata eta sorgin izateagatik zigortua. Mila bostehun eta zortzi urtea".

Iturria:

José Dueso, La Caza de Brujas en Euskal Herria, a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte