Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Guardia Zibilak Altzan

Duela
40
urte

1985eko azaroaren 26an,

Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan. Intxaurrondora eraman eta torturatuta hil zuten. Espainiako Gobernua krimena estaltzen ahalegindu zen, atxiloketan ihes egin eta Bidasoa ibaira erori zela esanda, baina froga guztiek bertsio hori gezurtatzen zuten.

Euskal Herria astindu zuen estatu krimena izan zen eta greba orokor masiboa eta istilu gogorrak izan ziren abenduan Hego Euskal Herrian.

 

Iturria:

Amaia Merino, Miguel Angel Llamas. Non Dago Mikel?

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!