Ultraeskuindarrek Jon Paredes Manot Txiki-ren familiari eraso egin zioten Zarautzen

Duela
51
urte

1975eko azaroaren 4an,

Ultraeskuindarrek Jon Paredes Manot Txiki-ren familiari eraso egin zioten Zarautzen. Haien etxean indarrez sartu eta Txiki-ren ama eta anai-arrebak jipoitu zituzten, baita haien etxean bisitan zen fraide bat ere. Antonia María Manotek bizilaguna ohartarazi eta honek oihuka auzokideen laguntza eskatu zuen. Zalapartak uxatu egin zituen erasotzaileak.

Hilabete pasatxo zen Txiki fusilatu zutenetik eta tentsio-giro handia zegoen Euskal Herrian.

Iturria:

Miel Anjel Elustondo, “Semearena gertatu baino lehen ere, jendeak ikaragarri lagundu zidan hemen” - Antonia Manoti elkarrizketa (ARGIA, 2014ko irailak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...