Joakin Antimasbere hernaniar romania hil zuen Batallón Vasco Españolek Urnietan

Duela
46
urte

1980ko azaroaren 13an,

Joakin Antimasbere hil zuen Batallón Vasco Españolek Urnietan. Parrandan zela, ostatutik irtetean bera eta Andrés Etxeberria laguna tirokatu zituzten eskuin muturreko pistolariek.

Orduko prentsan agertu zen artikuluan, Antimasbereren erretratua argitaratu zen. El Diario Vasco

Etxeberria larri zauritu zuten. Hasieran El Diario Vascok hildakoa etakidea zela zabaldu zuen arren, ingurukoek bazekiten Antimasberek ez zuela erakunde armatuarekin ikustekorik. Hileta jendetsua egin zioten, eta romania zenez, ijito komunitatearen eta Udalaren ordezkariak bildu ziren bertan.

Herrian ijitoen integrazioaren inguruko eztabaidak izan zirela eta, Rosón ministroak gaia desbideratu nahi izan zuen, hilketa horrekin lotuta.

Ikastetxearen kanpoaldean ipinita dago eskultura, 1980ko gertaera hura gogoan hartzen duena. Aiurri

 

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.