Garrotez exekutatu zituzten Miguel Zubiri eta Maria Johan Iruñean, sorginkeria egotzita

Duela
449
urte

1575eko azaroaren 28an,

Garrotez exekutatu zituzten Miguel Zubiri eta María Johan Iruñean, sorginkeria egotzita. Hil aurretik ilea moztu zieten eta hil ostean gorpuak erre zituzten. Anotzibarreko bi haurren deklarazioetan oinarrituta, hainbat atxiloketa izan ziren “herriko akelarreetan parte hartzea” egotzita. Lau atxilotu nagusietatik beste biak kartzelan hil ziren.

Anotzibarreko prozesua prozesu zibila izan zen, hau da, ez Inkisizioaren tribunalek gidatua izan, Nafarroako Errege Kontseiluaren ardurapean egin zen.

Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuzioetatik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona hil zituzten, denak legez. Askoz gehiago izan ziren hildako emakumeak gizonak baino.

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte