Jean Hiriart-Urruti hil zen Hazparnen, lehen euskal kazetarietako bat

Duela
109
urte

1915eko azaroaren 04an,

Jean Hiriart-Urruti hil zen Hazparnen, lehen euskal kazetarietako bat. Apaiz idazle hau Eskualduna astekari elebidunaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1887tik aurrera, eta kazetaritza artikulu ugari idatzi zituen bertan. Koldo Mitxelenak prosaren maisutzat zuen, eta lehen euskal kazetaritzat jo zuen Piarres Laffitek. Behe-nafarrerarekin osatutako lapurteraz idazten zuen.

Iturria:

Iñigo Aranbarri, Gure mendea. Ehun urte euskal kulturan (ARGIA).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte