Laika zakurra espaziora iritsi zen lehen izaki biziduna bilakatu zen sobietarren eskutik

Duela
67
urte

1957ko azaroaren 03an,

Laika zakurra espaziora iritsi zen lehen izaki biziduna bilakatu zen. Sobietar Batasunak jaurtitako Sputnik 2 satelitean bidaiatu zuen. Atmosfera gainditzean bizirik irauteko baldintzarik ote zegoen frogatzeko jaurti zuten. Ordu batzuen buruan hil zen gainberotze baten ondorioz. Laika kale-zakurra zen eta mundu mailako sinbolo bilakatu zen.

Hilabete lehenago, 1957ko urriaren 4an, sobietarrek espaziora igorritako Sputnik satelitearekin –gizakiak sekula bidalitako lehen satelite artifiziala– aurre hartu zieten estatubatuarrei espaziorako norgehiagokan eta Laikarekin hori berretsi egin zuten. 1961eko Gagarinen hegaldiarekin borobilduko zen norgehiagoka.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte