ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitu zuela jakinarazi zuen

Duela
15
urte

2011ko urriaren 20an,

ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitu zuela jakinarazi zuen. Aieteko Bake Adierazpenetik hiru egunera, erakunde armatuak egindako komunikatuan garai politiko berri bat irekita, euskal gatazkari irtenbide demokratiko bat emateko aukera zabaldu zela adierazi zuen. Ziklo berri horretan elkarrizketak indarkeria eta errepresioa ordeztu behar zituela zioen. Hala, mende erdi inguruko gatazka armatua amaitutzat eman zuen ETAk, nahiz eta hurrengo zazpi urteetan ere Espainiako Estatuaren partetik zailtasunak besterik ez zituen aurkituko armagabetzeko eta bere burua desegiteko. Lortuko zuen, dena den.

Iturria:

Un nuevo tiempo para Euskal Herria (Gara, 2011ko urriak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...