dokumentala
Gora Gasteiz: izan kolore
2016-07-04
Gora Gasteiz: izan kolore

Beñat Fontanedak ekoiztu eta zuzendu du dokumentala eta elkarrizketen bidez, Gasteiz anitza aldarrikatzen zuen herri ekimenaren jaiotza eta ibilbidea kontatzen du.

Dokumentala Gora Gasteiz egitasmoaren jaiotzarekin hasten da. 2014ko udaz geroztik, auzokideen arteko elkarbizitza jokoan jarri zuten adierazpen arrazista eta xenofoboen ondorioz, eman zen herri ekimen horren sorrera azaltzen du. Hainbat pertsona eta mugimenduko aktibista batzuen elkarrizketak ardatz harturik, ekintzen errepasoa egiten dute. Besteak beste, Karmele Jaio, Unax Ugalde, Jose Angel Cuerda, Blanca Urgell eta Iñaki Iriondok parte hartu dute dokumentalean, baita herri mugimenduari lotuta egon direnek ere.

Erlazionatutako bideoak
dokumental gehiago