Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Errausketari ateak ixten
2012-04-20

"Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen saiatu gara: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak, errauskailuaren atzean dauden interesak, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak, bosgarren edukiontziaren desabantailak... Hori da gutxi gorabehera lan honetan aurkituko duzuen menua. On egin diezazuela. Eta sobrak ondo sailkatu bakoitza dagokion lekuan..."

Egilea: Debagoiena Zero Zabor taldea
2012ko apirila