Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Klimaren aldeko mobilizaziotik joan behar izan du Zubietako erraustegiaren arduradunak
2019-09-30

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua eta Zubietako erraustegiaren arduraduna Donostiako klimaren aldeko mobilizazioan agertu zen irailaren 27an. Manifestazioan zeuden Zubieta inguruko herritarrek beren haserrea agertu eta Asensioren hipokrisia salatu zuten behin eta berriro erraustegiak klima aldaketa dakarrela oihukatuz. Azkenean, diputatuak manifestaziotik alde egin behar izan zuen.