Herritarren fitxaketa numerikoaren ametsa betetzen ari da Frantzia


2019ko abenduaren 5

AEBen eta Txinaren ondoan izan nahi du Frantziako Estatuak: kontrol sozialerako teknologiaren esparruan indartsu eta etsenplu. Iduri ezean, ari da, ari, diskretuki eta herritarren onerako dabilenaren postura atxikiz. Aurpegi ezagupena behartuko duen ALICEM aplikazioa dugu urrats bat gehiago. Mobilari begira jarri, honek aurpegia ezagutu eta zerbitzu publikoak eskura ukanen ditu herritarrak. Amesten duen jendarte kontrolatura heltzeko beste urrats bat, beraz.


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.