Deabruari mozorroa kentzen


2022ko maiatzaren 9a

Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu aste honetan Jenofa Berhokoirigoinekin. Irakurri hemen ARGIA aldizkarian idatzi duen artikulua.


Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...