Ttipi-ttipia nintzenean Le Penek bi boto biltzen zituen ene sorterrian. Hauteskunde oro bi boto, eta bistan da, ehun bat biztanleko –75 bat hautesle– herria izanik, bagenekien zein etxetakoak ziren. Hauteskundeak jin hauteskundeak joan, 2002an ere bi zituen, lehen aldizkoz eskuin muturra Frantziako lehendakaritzako bigarren itzulian kokatu zenean. Aurten, 26 boto bildu ditu eta zenbaki hori ezin ulertuan nabil, hausnarrean. Ez dago zehaztu beharrik eskuin muturraren lur emankorrak... [+]

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.