Hau “Dogland” da: hemen zakurrek gastatzen dute munduko gizaki gehienek baino diru gehiago


2019ko azaroaren 11

Planeta honetako herrialde aberatsak moral bikoitzaz ari dira, egiturazko hipokrisiaz: besteren ondasunak eta jendeak zurrupatuz antolatu dute bizimodu oparo bat, ongizate honen ezkutuko kosteak bezala eragindako kalteak zanpatuei esternalizatuz. Herritarrak ere konplize bihurtzen ditu sistema perbertso honek, beren historia faltsutzen duen imajinario kolektibo bat eraikiz. Horrela mintzo da Stephan Lessenich soziologo alemana.