Frantziako Jaka Horiak eta krisi ekologikoa: Hilabete bukaera versus Mundu bukaera


2019ko urriaren 14a

Jaka Horien (Gilets Jaunes, frantsesez) mugimendua 2018ko urrian abiatu zen eta urtebete beranduago bizirik dirau. Ekarri dituenen eta huts egindakoen balantzea egiteko goizegi ote da? Itsasoaren beste aldetik, Ingalaterratik, Simon Fairlie saiatu da eta LARRUNerako euskaratu dugun End of the Month, End of the World argitaratu du, gaiaz dokumentatu eta Frantziatik Jaka Horiak ezagutzeko aste batzuetako ibilaldia egin ostean. Jaka Horiak britainiarrei ingeles batek azalduta… ikuspegi interesgarria gerta daiteke Argia nagusiki Espainiako NAN daukaten irakurleek darabiltela kontuan hartuta.