COVID-19 eta merkatu librea


2020ko ekainaren 24a

Koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezke multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratu auzitegi pribatuetan estatuen kontrako salaketa jarriz. Bide hau ikertzen dabiltza abokatu kabineteak, Corporate Europe Observatory eta Transnational Institute izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundeek egindako inkestak argira ekarri duenez.