Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Otalora 27
2019-01-07

Huhezin ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasle batzuek ondutako proiektua, Aretxabaletako kuartelaren historia ardatz hartuta. Erabilera asko izandako eraikuntza da, Guardia Zibilen kuartela izatetik, haur eskola eta gaztetxea izatera pasa zen, horren ondoren musika eskola ere izan zen eta gaur egun ekimen kulturalak egiteko gune gisa erabiltzen da. Egungo Udal gobernuak eraikuntza bota nahi du eta dokumentalean jaso dutenez, askotariko iritziak daude erabaki horren aurrean.

Egileak: Beñat Abasolo, Markel Bazanbide, Nerea Elorza, Lorea Otaduy eta Magali Plazaola.

Testigantzak: Aitor Antxia, Aintzane Aizpurua, Amaia Aizpurua, Inasio Corres, Unai Elkoro, Karlos Lopez, Jose Molina, Maite Ortiz de Zarate, Maribel Pablo, Salva Rodriguez, Mariatxen Urkia eta Eñaut Zubizarretara.

Egilea(k):
Hainbat egile*
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.