Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Oinharri, formazio politikorako eskola
2021-09-28

Oinharri eskola ohiko formakuntza ereduari buelta bat ematera dator, teoria eta praktika uztartuz, komunitatea oinarri hartuta. Sortu berri den proiektu honek bere zimenduak finkatzen eta zabaltzen jarraitu nahi du, baina momentuz astebeteko formazio barnetegia da euren tresna nagusia, abuztuan Gasteizko Errekaleorren egin zutena, bigarrenez.

Oinharriko kideen eta barnetegian parte hartu zuten herri mugimenduko hainbat lagunen testigantzak bildu ditugu bideo honetan.

Irakurri Ruben Sanchezen erreportajea lotura honetan.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...