Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Harro gaude, Francis
2023-06-02

Vicente Badillo Francis Errenteriako 32 urteko gaztearen hilketatik abiatuta, Euskal Herriko LGTBI mugimenduaren genealogia,gaur egungo borroka eta aldarrikapenak jaso nahi ditu ETBko Ur Handitan saioak ondutako dokumentalak.

Francisen hilketa Euskal Herriko 'Stonewall' gisa aldarrikatu izan du LGTBI mugimenduak: 1979ko ekainaren 10ean, Espainiako Poliziaren agente batek tiroz hil zuen Vicente Badillo, Errenterian trabesti gisa ikuskizunak egin zituen 32 urteko gaztea. Hilketa hark Euskal Herriko LGTBI mugimendua azalerazi zuen, bereziki Gipuzkoan: ordura arte klandestinitatean ibili zirenek manifestazioak publikoki egin zituzten lehen aldiz.