Erreproduzitu bideoa
Albistea
Kilometroak jaiak ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren itxiera oroituko du Oreretan
2023-02-02

Urte osoko festa izango da Kilometroak aurten. Urriaren 1ean izango da Gipuzkoako ikastolen jai nagusia, ‘Erriola’ lelopean. Ekintza nagusiez gain, bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte urte osoan zehar. Bi mugarri izango ditu egitarauak: Egunkaria-ren itxiera oroitzeko, ekitaldi sorta otsailaren 20tik 24ra, eta, euskara batuaren sustatzaileak omentzeko, giza katea martxoaren 24an.

'Milimetroak: Batasunaren bidea' antolatu dute Euskaltzaindiarekin elkarlanean, eta euskara batua sortzeko lan egin zuten zenbait izango dituzte gogoan.

Bideo hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...