'Lauaxeta' atxilotu zuten frankistek, Gernika erraustua nazioarteko kazetari bati erakustera zihoala

Duela
89
urte

1937ko apirilaren 29an,

Estepan Urkiaga Lauaxeta atxilotu zuten frankistek. 1905ean Laukizen sortua, euskal pizkundeko kazetari eta poeta garrantzitsua izan zen. Euzko Gudarosteko prentsa arduraduna zen, eta Georges Perniard guda kazetariari hilaren 26an abiazio alemaniar eta italiarrak suntsitutako Gernika erakustera zihoala atzeman zuten. Euzkadiko Gobernua beste preso batekin trukea egiten saiatu zen arren, Gasteizko hilerriko hormaren aurka fusilatu zuten ekainaren 25ean, 32 urterekin.
“Goiz eder onetan erail bear nabe txindor baten txintak gozotan naukela?”, idatzi zuen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.