Donostian euskara eta katalan asko entzuten zela salatu zuen Falangeren Unidad egunkariak

Duela
89
urte

1937ko apirilaren 7an,

Donostian euskara eta katalan asko entzuten zela salatu zuen Falangeren Unidad egunkariak. Kataluniatik ihes egindako burgesiak Donostiara jo zuen Gipuzkoako hiriburua frankistek hartzean, eta eskuinekoak izan arren, katalanez egiten zuten hitz. Frankistek, ordea, ez zuten hori begi onez ikusten eta artikulua argitaratu eta astebetera, Gobernadore Militarrak espainieraz egiteko agindu zuen.

Iturria:

Koldo Izagirre. Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998) (Susa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.