Guardia Zibila Aranguren ibarreko herritarren kontra oldartu zen zabortegi baten aurkako protestan

Duela
36
urte

1990ko apirilaren 2an,

Guardia Zibilak Aranguren ibarreko bizilagunen kontra egin zuen Gongorako zabortegiaren aurkako protestan. Zabortegi horren eraikuntza lanetara zihoazen makinei igarobidea mozten ari ziren lagunen aurka oldartu zen Polizia, eta bederatzi pertsona zauritu eta bost atxilotu zituen. Aurreko urtean Mankomunitateak Gongora herrirako proiektu bat onartu zuen, baina ibarreko 1.200 herritarrek ikusi zutenean proiektua zabortegi bat eraikitzea zela, protestan hasi ziren. Zabortegia egin zieten azkenean, baina Aranguren osatzen zuten herrien arteko harremanak asko estutu ziren.

Iturria:

Violencia policial contra vecinos de Aranguren (Egin, 1990ko apirilak 3) + Reyes Ilintxeta, “Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko”, Manolo Romero alkateari elkarrizketa (ARGIA, 2023ko maiatzak 10).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...