Alfredo Espinosa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua fusilatu zuten frankistek Gasteizen

Duela
89
urte

1937ko ekainaren 26an,

Alfredo Espinosa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua fusilatu zuten frankistek Gasteizen. Bilbon sortua, Union Republicanako kidea eta lehen Euzko Jaurlaritzako sailburua izan zen. Bere pilotuak traizionatu zuelako harrapatu zuten frankistek Zarautzen: Baionatik Bilbora zihoala hegazkinaren matxura bat antzeztu zuen eta hondartzan lur hartu zuenean atxilotu zuten. Karmengo komentuan galdekatu eta heriotza zigorrera kondenatu zuten. Santa Isabeleko hilerrian hil zuten. Fusilatutako Euzko Jaurlaritzako sailburu bakarra izan zen.

Iturria:

Iker Rioja Andueza, Alfredo Espinosa, el traicionado y (casi) olvidado único consejero vasco fusilado por el franquismo en 1937 (2024ko abuztuak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...