Udalbiltzako zortzi kide atxilotu eta haren egoitzak ixteko agindu zuen Garzon epaileak

Duela
21
urte

2003ko apirilaren 29an,

Udalbiltzako zortzi kide atxilotu eta haren egoitzak ixteko agindu zuen Baltasar Garzon epaileak. Sumarioan 22 lagun auzipetu zituzten "dena da ETA" doktrinapean, haietarik hemeretzi udal hautetsiak eta hiru Udalbiltzako langileak. 2011n guztiak absolbitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Udalbiltza 1999ko irailaren 18an sortu zen, ETA su-etenean zegoenean eta euskal indar politiko eta sozial abertzale gehienek Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu ondoren. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 2.000 hautetsi bildu zituen. Helburua, udaletxeetako edo herriko etxeen eskuduntzak modu koordinatuan erabiltzea zen, eraikuntza nazionalaren bidean.

"Euskal Herriaren zatiketa administratiboa gainditzea, Euskal Herriaren garapen osoa eragotzen duelako eta XXI. Mendeko erronkei aurre egiteko beharrezkoa delako lurralde artikulazioa", adierazi zen.

Erakunde berriak laster nozitu zituen abertzaleen arteko zatiketa eta ETAren su-etenaren haustea. Udalbiltza bitan zatitu zenean, HBri hurbilekoa Espainiako Estatuaren eraso judizial pean egon zen 2003tik aurrera.

2013an Udalbiltza berrantolatu zuten, giro berrian, baina ez zuen leku bera aurkitu.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte