Euskal selekzioak Moskuko Lokomotiv futbol taldearen aurka jokatu zuen

Duela
89
urte

1937ko ekainaren 24an,

Euzkadiko futbol selekzioak Moskuko Lokomotiv taldearen aurka jokatu zuen. Agirre lehendakariaren enkarguz, nazioarteko bira abiatu zuen euskal jokalariz osatutako taldeak, gerrari aurre egiteko funtsak eskuratzeko.

Partida hastear zela, hegazkin batek loreak bota zituen zerutik estadioaren gainean eta paraxutista bat zelaira jaitsi zen hegan, euskal jokalarientzat lore sorta batekin, dozenaka milaka pertsonaren aurrean. Partida 1-5 amaitu zen, Euzkadiren aldeko markagailuarekin, baina emaitza gutxienekoa zen.

Bezperan bi taldeetako jokalariek elkarrekin afaldu zuten giro onean, eta euskal jokalariek bidaia bertan zeuden haur iheslariak bisitatzeko baliatu zuten. Sobietarren elkartasuna erabatekoa izan zen euskaldunekin.

SESBen, Norvegian, Danimarkan, Mexikon eta Kuban izan zen taldea.

Iturria:

Oier Aranzabal, Euzkadi eta Moskuko Lokomotiv (ZuZeu, 2012ko otsailak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...