Gernika Batailoiak nazien aurka Point de Graveko gudua hasi zuen Frantzian

Duela
81
urte

1945eko apirilaren 14an,

Eusko Gudarien batailoiak nazien aurka bataila hasi zuten Frantziako Point de Graven. Kepa Ordoki EAE-ANVko kidea buru zuen Gernika Batailoia Eusko Gudarostean frankisten aurka aritutako pertsonek osatzen zuten. Naziak garaitzea lortu zuten eta oldarraldian bost kide hil ziren.

 

De Gaulle presidente frantziarrak ikurrinaren aurrean agur militarra egin zuen garaipenaren ostean, eta gerora zera esan zion Ordoki komandanteari: “Frantziak ez ditu sekula ahaztuko euskal herritarrek geure herria askatzeko egindako ahalegin eta sakrifizioak”. Hitzok, ordea, haizeak eraman zituen.

Iturria:

Haritz Rodriguez, Euzkadiren askatasuna amets, nazien kontra borrokan (ARGIA, 2015eko apirilak 5).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.