Ameskoetan karlisten garaipen eztabaidaezinaren ondoren, Eliot Hitzarmena sinatu zen

Duela
191
urte

1835eko apirilaren 27an,

Ameskoetan karlisten garaipen eztabaidaezinaren ondoren, Eliot Hitzarmena sinatu zen. Hitzarmen horrekin Gerra Karlistako bi aldeek preso trukea adostu zuten Hego Euskal Herrian –irudian–, Erresuma Batuko Gobernuak bultzatuta. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzia eta Nafarroako erresumako bi armadetako komandante buruek sinatu zuten presoen bizia errespetatu eta haien arteko trukeak egitea. Hitzarmen horrek nazioarteko aitortza eragin zion armada karlistari eta erakusten zuen Europako jarrera politikoak zein neurritan zeuden baldintzatuta errealitate militarrarekin. Erresuma Batuak Hego Euskal Herriko lau herrialdeak kontuan hartuta hitzarmena egiteak erakusten du euskal probintzien bereizgarritasuna; Espainiako Kongresuan gobernuburuaren aurka egin zuten horregatik eta traidoretzat jo zituzten.

Iturria:

Jose Mari Esparza Zabalegi, Zumalacárregui y la República de los Pirineos (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...