Bilbo bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek eta bost pertsona hil

Duela
89
urte

1937ko urtarrilaren 4an,

Bilbo bonbardatu zuten hegazkin alemaniarrek, bost hildako eraginez. Abiazio errepublikanoak hegazkin alemaniar bat eraistea lortu zuen, eta sei tripulatzailetatik bik lortu zuten paraxutaz salbatzea. Haietako bat langile auzo batean erori eta lintxatu egin zuten.

Bonbardaketek haserrea eragin zuten, eta UGTko batailoiek gidatutako manifestazio jendetsuak preso frankistak zeuden kartzeletara abiatu ziren. 224 exekutatu zituzten.

Euzko Jaurlaritzak matxinada hau zapaldu eta preso frankista gehiago hiltzea eragotzi zuen.

Iturria:

José Manuel Azcona Pastor eta Julen Lezamiz Lugarezaresti, “Los asaltos a las cárceles de Bilbao el día 4 de enero de 1937”(2012).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.