Apartheidaren aurka protestan ari ziren ikasleei eraso egin zien Poliziak Kaliforniako Unibertsitatean, Berkleyen, AEBetan

Duela
41
urte

1985eko apirilaren 16an,

Apartheidaren aurka protestan ari ziren ikasleei eraso egin zien Poliziak Kaliforniako Unibertsitatean, Berkleyen, AEBetan. Apartheidaren erregimenaren aurkako nazioarteko boikot kanpainarekin bat eginez, ikasleak unibertsitateko zuzendaritzari Hegoafrikan zituen inbertsioak bertan behera uzteko eskatzen ari ziren kanpaldi baten bidez, apirilaren 10etik. Poliziaren errepresioak ikasleen ekintzak gogortu zituen, eta hurrengo egunetan boikot eta erresistentzia aktiboko ekintzak egin zituzten. Unibertsitateak, azkenik, 3 milioi dolarreko desinbertsioa egin zuen. Nelson Mandelak, gerora, unibertsitate-protesten garaipena goraipatu zuen.

Iturria:

Managing Protest. Six Weeks in Spring: Managing Protest at a Public University (Berkeley Library, University of California).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.