Europako Banku Zentraleko presidenteari konfetiak bota zizkioten prentsaurreko batean

Duela
11
urte

2015eko apirilaren 15ean,

Europako Banku Zentraleko presidenteari konfetiak bota zizkioten prentsaurreko batean. EBZren zor publikoa erosteko programaren emaitzen inguruan prentsaurrekoa ematen ari zen Mario Draghi, ekintzaile batek bere mahaiaren gainera salto egin, eta “amaitu EBZren diktadura” oihukatuz konfetiak jaurti zizkionean.

Ekintza sinboliko eta baketsu hark eragindako Draghiren beldur aurpegia mundu osora zabaldu zen.

Iturria:

Iker Aranburu, Draghiren agerraldia eten dute, “amaitu EBZren diktadura” oihuarekin (Berria, 2015eko apirilak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...