Joséphine Baker hil zen Parisen, munduko lehen super-izar beltza

Duela
51
urte

1975eko apirilaren 12an,

Joséphine Baker hil zen Parisen, munduko lehen super-izar beltza. 1906an AEBetako Missourin jaioa, dantzari eta abeslaria izan zen eta Parisen lortu zuen arrakasta 1920ko hamarkadan, dantza ikuskizun exotikoekin. Arrazismoaren aurka borrokatu zuen beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduan. Bere utopia kulturanitza gorpuzteko, arraza ezberdinetako hamabi haur adoptatuta osatu zuen familia, eta Ortzadarraren Tribua izendatu. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantziako Erresistentzian sartu zen, eta Ohorezko Legioaren domina jaso zuen horregatik.

Iturria:

Matthew Pratt Guterl, Josephine Baker and the Rainbow Tribe (Belknap Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...