Gandhi buru zuen Gatzaren Martxa amaitu zuten Indiako kostaldean

Duela
96
urte

1930ko apirilaren 6an,

Gandhi buru zuen Gatzaren Martxa amaitu zuten Indiako kostaldean. Hilabete lehenago hasita, 380 kilometroz ibili zen milaka lagunek osatutako taldea. Britainiar Inperioak gatzari jarritako zerga eta indiarrei hura biltzea galarazten zien monopolioa zituen jo-puntuan martxak, eta Gandhik arau horiek desobeditzera gonbidatu zituen herrikideak, itsasotik ur gazia baldeetan bilduz. Ekintza herrialdean zabaldu zen, eta soldadu inperialek milaka pertsona atxilotu zituzten, gatzaren monopolioa urratzea egotzita. Bi hildako, milaka atxilotu eta desobedientzia zibil orokortuaren ondoren, ordea, erregeordeak indiarrei gatza biltzeko eskubidea aitortu behar izan zien.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.