1975eko apirilaren 24an,
Espainiako Poliziak Mikel Gardoki ETA pm-ko kidea hil zuen Astigarragako Ergobia auzoan segada batean.
Maiatzaren 1erako propaganda garraiatzen ari zen 25 urteko andoaindarra, Juan Migel Goiburu Goiherri-rekin batera.
Behin Hernanin propaganda hori entregatu ostean, Ergobia auzoko taberna batean sartu zirenean, Polizia frankistak irteera inguratu zuen eta posizioak hartuta, atera zirenean eta korrika hasi zirenean, tiro egin zieten. Bizkarrean hainbat tiro sartu zizkioten Gardokiri.
Goiherri zauritu, atxilotu eta hiruzpalau astez torturatu zuten. Hilketaren biharamunean salbuespen egoera ezarri zuten Gipuzkoan eta Bizkaian, ETA behin betiko desartikulatu asmoz. Ehunka pertsona atxilotuta ere, ez zuten lortu. 1979ean Donostiako Udalak kale bat eman zion Gardokiri, baina 2008an EAEko Auzitegi Gorenak izena aldatzeko agindu zuen.
Hilketa hartatik 50 urtera, Gardokiren omenaldian, kontatu zuen publikoki lehen aldiz Goiburuk egun haietan gertatu zena. Irutxuloko Hitzak grabatutako bideoa.
Iturria:
Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).