Egin egunkaria bahitu zuen Espainiako Poliziak

Duela
46
urte

1980ko apirilaren 26an,

Egin egunkaria bahitu zuen Espainiako Poliziak. Madrilgo 1. Epaitegi Zentralak aginduta, eskandalu publikoa egotzi zion Eginen zenbaki hari. Eskolako liburu gorriaren hainbat atal zituen barnean zenbaki hark, haurrei arau sozialak zalantzan jarri eta haien aurka protesta egiteko moduez, sexualitateaz zein droga kontsumoaz mintzo zitzaiena. Bigarren tirada bat atera zuten, orrialde horiek kenduta eta “zentsuratua” hitza lehen orrialdean nabarmenduta. Frankismoaz geroztik egunkari bat bahitu zen lehen aldia izan zen.

Iturria:

Egin sufrió ayer un secuestro “escandaloso” (Egin, 1980ko apirilak 27)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.