AEBetako Kongresuak Espainiako gudara materiala saltzea debekatu zuen

Duela
89
urte
AEBetako emakume espainiarrak legea bertan behera uzteko eskatzen manifestazioan.

1937ko urtarrilaren 8an,

AEBetako Kongresuak Espainiara gudako materiala saltzea debekatu zuen. Espainiaren eta Hego eta Ertamerikaren arteko loturaz jabetuta, Francoren garaipenak Ameriketan izan zezakeen eraginaren beldur zen garai hartan Washington, eta frankisten garaipena oztopatu asmoz onartu zuten bahikuntza legea.

Franco, ordea, Alemaniak eta Italiak ongi hornitzen zuten, eta kaltetu handiena Espainiako Errepublika izan zen. Gainera, General Motors, Ford eta TEXACO enpresek –Thorkild Rieber faxistak gidatua– Francori armak saltzen jarraitu zuten.

Iturria:

Andreu Espasa, Estados Unidos en la Guerra Civil española (Catarata).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.