Kandido Saseta Eusko Gudarosteko komandante burua hil zuten frankistek Asturiasen, dozenaka gudarirekin batera

Duela
87
urte

1937ko otsailaren 23an,

Kandido Saseta Etxeberria hondarribiarra hil zuten frankistek Asturiasen, dozenaka gudarirekin batera.

Saseta abertzalea eta militar profesionala zen, eta 1936ko gerra hasi zenean Euzko Jaurlaritzaren aginduetara jarri eta armada frankistari aurre egingo zion Euzko Gudarostea antolatu zuen. Komandante burua izan zen.

Areces herrian hil zuten, Euskal Herria frankisten eskuetan erori eta Espainiako Errepublikako gobernuaren agindutara borrokan ari zela.

Bere gorpua 2008an aurkitu zuten, beste 80 gudarirenekin batera.

Iturria:

Aitor Agirrezabal, Gaur 85 urte hil zuten Kandido Saseta, «gudarien aurrean» (Naiz, 2022ko otsailak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte