Frantziako Estatuko hegaldien %40 bertan behera utzi zituen aire-kontrolatzaileen grebak

Duela
11
urte

2015eko apirilaren 8an,

Frantziako Estatuko hegaldien %40 bertan behera geratu ziren aire-kontrolatzaileen grebagatik. Langileek lan zamaren igoera eta lanpostuen murrizketa salatzeko lanuzteak abiatu zituzten hainbat egunetan, eta ehunka hegaldi bertan behera geratzea eragin zuen Frantziako Estatuko zein Europako aireportu ugaritan. Euskal Herrian, Miarritze eta Loiuko aireportuetan eragozpen handiak izan ziren. Gobernuak eta hedabide eskuindarrek beren aurkako desprestigio kanpaina gogorra abiatu zuten.

Iturria:

Oihan Vitoria, Arazoak eragin ditu aire-kontrolatzaileen grebak (Berria, 2015eko apirilak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...