Bilboko portua bonbardatu zuen abiazio italiarrak

Duela
89
urte

1937ko maiatzaren 12an,

Bilboko portua bonbardatu zuen abiazio italiarrak. 1.800 kilo lehergai jaurti zituzten, eta sei marinel eta hiru zibil hil zituzten. Denera 24 bonbardaketa operazio erregistratu ziren egun hartan euskal lurretan. J. Cumming kazetari ingelesak aliantza faxistaren bonbardaketek Ingalaterrako erregeen koroatzearekin bat egiteko asmoa zutela adierazi zuen.

Eraso zituzten guneak ondokoak izan ziren: Bakio, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Bizkargi mendia, Erandio, Galdakao, Igorre, Jata mendia, Maruri, Morga, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sollube mendia, Sondika, Tallu mendia, Urduña, Usansolo, Zornotza eta Zorrotza.

Iturria:

Xabier Irujo, Atlas de Bombardeos en Euskadi (1936-1937) (Gogora, Memoriak bilduma).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...