Txikia mendekatu zuen ETA pm-k Getxon Morán polizia hilda

Duela
51
urte

1975eko apirilaren 22an,

Txikia mendekatu zuen ETA pm-k Getxon José Ramón Morán polizia hilda. Sopelan bizi zen eta Getxoko komisariara joateko egunero hartzen zuen trenetik jaitsi zenean bi tiro jo zizkioten.

Moránek berak, jendaurrean, behin baino gehiagotan esana zuen berak hil zuela ETAren buruzagi historikoa eta ekintza aldarrikatzeko komunikatuan arrazoia hori izan zela argitu zuen ETA pm-k. Atentatu horri erantzunez, handik hiru egunera salbuespen egoera ezarri zuten agintari frankistek Bizkaian eta Gipuzkoan eta ehunka pertsona atxilotu zituzten.

Bi urte lehenago hil zuen Poliziak Txikia Algortan, ihesaldi baten ostean zauritua eta inguratua zela.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...