Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, sobietarrek harrapa ez zezaten

Duela
81
urte

1945eko apirilaren 30ean,

Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, sobietarrek harrapa ez zezaten. Berlingo Bataila betean, sobietar tropen aitzinatze geldiezinaren aurrean, beren bunkerrean babestu ziren Adolf Hitler, bere emazte Eva Braun eta Goebbels familia. Braun eta Goebbels senar-emazteek ere euren buruaz beste egin zuten eta azken horiek euren seme-alaba guztiak ere hil zituzten. Hitlerren ondorengo izendatu zuten Dönitz maiatzaren 8an errenditu zen, eta III. Reicha ofizialki maiatzaren 23an amaitu zen, Alemaniako Gobernuko kideak atxilotu zituztenean.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.