Albert Einstein fisikaria hil zen

Duela
71
urte

1955eko apirilaren 18an,

Albert Einstein fisikaria hil zen. Erlatibitatearen teoriengatik eta fisika kuantikoari eginiko ekarpenengatik da ezagun batez ere, eta 1921ean Fisikako Nobel Saria eman zioten. Sozialista deklaratua, zientziatik kanpo ere eman zuen zeresana.

Naziak bonba atomikoa garatzen ari zirelakoan AEBetako presidenteari antzeko proiektu bat garatzeko beharraz idatzi bazion ere, bakezale amorratua zen, gerra eta gerraren mehatxua ezabatzearen aldekoa. Era berean, Zergatik sozialismoa? testuan kapitalismoa gogor kritikatu eta ekonomia sozialistaren alde lerratu zen publikoki.

FBIa atzetik izan zuen urte luzez.

Iturria:

José Manuel Sánchez Ron, Albert Einstein. Su vida, su obra y su mundo (Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.