Matxitxakoko gudua izan zen ontzi frankista baten eta gudarien artean

Duela
89
urte

1937ko martxoaren 5ean,

Matxitxako lurmuturreko itsas-gudua izan zen armada frankistaren eta gudarien artean. Eusko Jaurlaritzarentzat arma kargamentua zekarren Galdames ontzia eskoltatzen ari ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Nabarra eta Donostia armatutako arrantzontziei eraso egin zien frankisten Canarias gurutzontziak. Borroka gogorrena Nabarrak izan zuen, urperatu arte egin baitzuten borroka. Gudari batzuek, Ambrosio Sarasola lehen ofizialak kasu, nahiago izan zuten borrokan segi eta ontziarekin urperatu. Bizirik atzemandakoei indultua eman zieten erakutsitako ausardiagatik.

Gaian sakondu nahi duenarentzat, Berriak publikatu du Matxitxakoko guduan Nabarra ontzian bigarren ofizial izan zen Jabier Olabeaga Etxaberen lekukotza argitaragabea: "Metrailak ezker hanka, bizkarra, burua eta eskuin eskua zauritu zizkidan"

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...