‘Lauaxeta’ fusilatu zuten frankistek

Duela
89
urte

1937ko ekainaren 25ean,

Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta idazlea, poeta, kazetaria eta politikari abertzalea fusilatu zuten frankistek. Euskal Pizkundearen idazle garrantzitsuenetako bat zen.

Euskal armadako prentsa arduradun gisa, La Petite Gironde egunkariko kazetari bati Gernikako bonbardaketaren ondorioak erakustera zihoala atxilotu zuten.

Euzkadiko Gobernua beste preso batekin trukea egiten saiatu zen arren, fusilatu egin zuten Gasteizko hilerriko hormaren aurka.

Goiz eder onetan erail bear nabe 
txindor baten txintak gozotan naukela?
”, idatzi zuen. 32 urte zituen.

Armiarma atarian bere obra irakurgai eta Naiz-eko erreportaje zabal honetan Luaxetaren bizitzari errepasoa.

Hemen bere fusilatze akta.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.