Itxialdia abiatu zuten Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan 50 ekintzaile antinuklearrek

Duela
46
urte

1980ko apirilaren 25ean,

Itxialdia abiatu zuten Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan 50 ekintzaile antinuklearrek. Lemoizko zentrala geldiaraztea zen xedea, eta Aldundiko langileek eurekin elkartasunez grebara deitu zuten. Eraikinaren balkoitik pankarta eskegi zuten "desobedientzia zibila" leloarekin. Beste hainbat instituzioren egoitzetan ere itxialdiak abiatu zituzten, eta 50 udaletxe okupatzera ere iritsi ziren. Hilabete geroago Bizkaiko Aldundian itxi ziren, eta 22 hautetsi atxilotu zituen Espainiako Poliziak.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.