Azazetako sarraskia egin zuten frankistek, Arabako handiena

Duela
89
urte

1937ko martxoaren 31n,

Azazetako sarraskia eragin zuten frankistek, Araban egin zuten handiena. Gasteizko espetxetik 16 preso politiko eskuak lotuta atera, kamioian Azazetako mendatera eraman eta bertan tiroz hil zituzten. Hobi komunetan sartu zituzten, eta urtetan hainbat gorpu desagertuta egon dira.

Azazetan eraildako 16 presoen izenak hauek izan ziren:

  • Teodoro González de Zarate: Izquierda Republicana alderdikoa, Gasteizko alkatea 1931-1936 artean.
  • Francisco Díaz de Arkaia: Gasteizko zinegotzi sozialista.
  • José Luis Abaitua Pérez: erlojugilea, eta EAJko Araba Buru Batzarreko kidea.
  • Víctor Alejandre: Gaubeakoa, Partido Republicano Radical Socialista alderdikoa.
  • Eduardo Covo González: Gasteizko telegrafista.
  • Jaime Conca Amorós: Gasteizko oliba-biltzailea.[8]
  • José Domingo Elorza San Vicent: Gasteizko margolaria, PSOEko kidea.
  • Constantino González Santamaría: Gasteizko bizargina.
  • Francisco Garrido Sáez de Ugarte: Apilaizko ajustadorea, CNTko kidea.
  • Prisco Hermua Arrizola: Gasteizko jornalaria, CNTko kidea.
  • Antonio García Bengoetxea: Gasteizko mekanikaria, UGTko kidea.[9]
  • Jesús Estrada Ábalos: Gasteizko mekanikaria, PCEko kidea.
  • Daniel García de Albéniz Azazeta: Maeztuko nekazaria, CNTko kidea.
  • Manuel José Collel Aguilá: Gasteizko ferrobiarioa, Unión Republicana alderdikoa.
  • Manuel Hernández Ibañez de Garaio: Gasteizko ferrobiarioa.
  • Casimiro Cerrajería Zarranz: Gasteizko piroteknikoa, UGTko kidea.

Biharamunean, presoen familiei abisua pasatu zieten askatuak izan zirela, eta haiei buruz ezer gehiago ez zekitela esanez. Familiek, bistan denez, gertatutakoaren susmoa zuten; eta batzuen laguna zen Pedro Anitua apaizari laguntza eskatu zioten. Honek Rekalde apaiz jesuita kontaktatu zuen, piketeekin Azazetan egon zena. Honek erailketaren zehaztasunak eman zizkien, baita zenbait presok hari utzitako objektu pertsonalak eta agur-mezuak ere.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.