Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa hasi zen Buenos Airesen

Duela
41
urte

1985eko apirilaren 22an,

Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa hasi zen Buenos Airesen. 1976 eta 1983 artean burututako giza eskubideen aurkako krimenak epaitu zituzten bertan, aurrera ateratzea bera asko kostatu zen epaiketan. Estatuko fiskalak eskuin muturraren era guztietako mehatxu eta trabak gainditu behar izan zituen amaierara heltzeko: bederatzi buru militarretatik bost zigortu zituzten, tartean Videla, Agosti eta Viola. Epaiketak agerian utzi zuen 10.000 eta 20.000 pertsona artean hil eta beste horrenbeste torturatu zituztela, baita ehunka haur lapurtu eta erregimenaren jarraitzaileei eman zizkietela ere.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...